2023(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

4. ASTEA | etxerako lana

 4. astea (2023/02/14) etxean egitekoa




Aste honen etxekolana, argi dago, hurrengo astearteko kontrola prestatzea da. Hori dela eta, proiektuaren Informatika ☆ 2022-23 | proiektua blogeko ariketa guztien soluzioak eskuragarri jarri ditut. Ondoko ariketak arretaz aztertu eta ikasi:





3. astetik dakarzkigun ariketak hauek dira:





4. aste honi dagozkion berezko ariketak hauek dira:



 

4. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 4. astea (2023/02/14) laborategi/mintegian egindakoa



  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:


    • Martin Zorrozua, Gaizka  

    • Ureta Uranga, Ander    asteazkenean etortzekoa da 

















  • rX zenbaki erreala izanik, eta iY zenbaki osoa izanik, jakingo zenuke rXiY berretura kalkulatzen? Etxerako lana da




  • Eta iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurririk, jakingo zenuke liFaktoriala=iZbk! faktoriala kalkulatzen? Etxerako lana ere



 

2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

3. astea | triangeluaren azalera (hasiera)

XOY lehen koadranteko triangelu bat bere ABC erpinen bitartez definiturik dator (erpinen koordenatuak zenbaki errealak dira). A puntua eta B puntua lotzen dituen AB lerroa ez da bertikala ezta horizontala, eta C puntua ez dago kokaturik AB lerroan. Datuak:





  • A eta B puntuak AB zuzena lortzeko, AB zuzena zeiharra izango da (ez bertikala, ez horizontala)

  • C puntua AB segmentuaren zuzenetik kanpo dago








Algoritmoa: 





  1. Emanik A puntua eta B puntua, AB zuzena lortu

  2. Emanik C puntua, AB zuzenaren perpendikularra C puntuan lortu

  3. AB zuzena eta bere perpendikularra C puntuan ditugula, lerro biren ebakidura kalkulatu (P puntua lortu)

  4. Erpinen arteko AB distantzia eta puntuen arteko CP distantzia kalkulatu ondoren azalera zehaztu  



Ariketaren urratsak ikusteko
3. astea | triangeluaren azalera
artikulua aztertu.





Zure programaren hasiera:

program Triangelu_1_4 ;
var
rAx, rAy, rBx, rBy : real ;
begin
{ A puntua lehen koadrantekoa da }
repeat
writeln('OXY lehen koadrantean lan eginez') ;
write('Eman A puntuaren x koordenatua: ') ;
readln(rAx) ;
write('Eman A puntuaren y koordenatua: ') ;
readln(rAy) ;
if (rAx < 0.0) or (rAy < 0.0) then { A-ren bi koordenatuak positiboak izan behar dira }
begin
writeln('A puntuaren bi koordenatuak positiboak izan behar dira') ;
if rAx < 0.0 then
writeln('A puntuaren x koordenatua ezin daiteke negatiboa izan') ;
if rAy < 0.0 then
writeln('A puntuaren y koordenatua ezin daiteke negatiboa izan') ;
end ;
until (rAx >= 0.0) and (rAy >= 0.0) ;
writeln ;

{ B puntua ere lehen koadrantekoa izango da eta horrez gain }
{ B puntua eta A puntua "diagonal" batean egongo dira kokaturik }
repeat
writeln('OXY lehen koadrantean jarraituz ') ;
write('Eman B puntuaren x koordenatua: ') ;
readln(rBx) ;
write('Eman B puntuaren y koordenatua: ') ;
readln(rBy) ;
if (rBx < 0.0) or (rBy < 0.0) then
writeln('B puntuaren bi koordenatuak positiboak izan behar dira') ;
if (rAx = rBx) or (rAy = rBy) then
begin
writeln('AB segmentua zeiharra izan behar da') ;
if rAx = rBx then
writeln('AB segmentua ezin daiteke bertikala izan') ;
if rAy = rBy then
writeln('AB segmentua ezin daiteke horizontala izan') ;
end ;
until ((rBx >= 0.0) and (rBy >= 0.0)) and
((rAx <> rBx) and (rAy <> rBy)) ;
writeln ;

{ A eta B ezagunak direla, AB segmentuari dagokion r zuzenaren bi }
{ parametroak kalkulatu: }
{ rMalda := _______________; }
{ rDesplazamendua := ___________; }

{ ALGORITMO OSOA:
1. Emanik A puntua eta B puntua, AB zuzena lortu
2. Emanik C puntua, AB zuzenaren perpendikularra C puntuan lortu
3. AB zuzena eta bere perpendikularra C puntuan ditugula, lerro
biren ebakidura kalkulatu (P puntua lortu)
4. Erpinen arteko AB distantzia eta puntuen arteko CP distantzia
kalkulatu ondoren azalera zehaztu }

end. { PROGRAMAREN BUKAERA }




3. astea | ekuazio-sistema

Cramer-en metodoa egokia da ekuazio linealen sistemak ebazteko. Hona hemen ekuazio-sistema bat eta ikusi nola lortzen den bere ebazpena koefizienteen determinanteak erabiliz:







Koefiziente guztiak zenbaki errealak izanik, koefizienteak teklatuaren bitartez irakurri eta sistemaren ebazpena pantailan idatzi.




3. astea | zirkulua eta koadranteak

P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatutik irakurri. R=4 erradioa duen zirkunferentzia bat aintzat hartuta, P puntuaren kokapenaren araberako testu bat pantailaratu. Honela:



  • P puntuaren koadrantea (edo ardatza, hala balitz)

  • P puntua zirkuluaren barruan ala kanpoan dago (edo zirkunferentzian bertan, hala balitz)






Hona hemen eskatzen den programaren hiru irteera:











3. ASTEA | etxerako lana

 3. astea (2023/02/07) etxean egitekoa





Proiektua dela eta, ondoko bi programa hauek eginak dituzue (edo eginak izan beharko zenituzke):


Proiektuaren aurreko bi ariketa horien kodeak programa honen antzekoak dira:






{------------------------------------------------------------------------------
Angelu positiboa radianetan --> angelu positiboa gradu, minutu, segundotan
------------------------------------------------------------------------------}
program RadianPositiboak_GraduMinutuSegundo;
var
rRadianak: real;
rGraduak: real;
rAldeOsoa: real;
rAldeDezimala: real;
iGraduak: integer;
rMinutuak: real;
iMinutuak: integer;
rSegundoak: real;
begin
writeln;
writeln;
writeln('------------------------------------------------------------------------------');
writeln(' Angelu positiboa (radianetan) --> Angelu positiboa (gradu-minutu-segundotan)');
writeln('------------------------------------------------------------------------------');
writeln;
repeat
write('0.0 eta +40.0 arteko radianak eman: ');
readln(rRadianak);
until (rRadianak >= 0.0) and (rRadianak <= 40.0);

rGraduak := rRadianak*360/(2*PI);
writeln(rRadianak:0:5, ' radian = ', rGraduak:0:5, ' gradu');

writeln;
writeln('rGraduak = ', rGraduak:0:5, ' gradu');
rAldeOsoa := int(rGraduak);
rAldeDezimala := frac(rGraduak);
writeln('GRADUAK--> ', rAldeOsoa:0:5, ' gradu + ', rAldeDezimala:0:5, ' gradu');

writeln;
writeln('rGraduak/360 = ', rGraduak/360:0:5, ' itzuli');
writeln('ITZULIAK--> ', int(rGraduak/360):0:5, ' itzuli + ', frac(rGraduak/360):0:5, ' itzuli');
writeln('GRADUAK---> ', 360*int(rGraduak/360):0:5, ' gradu + ', 360*frac(rGraduak/360):0:5, ' gradu');

rGraduak := 360*frac(rGraduak/360);
writeln('rGraduak = ', rGraduak:0:5, ' gradu (angelu efektiboa)');

writeln;
rAldeOsoa := int(rGraduak);
rAldeDezimala := frac(rGraduak);
writeln('GRADUAK---> ', rAldeOsoa:0:5, ' gradu + ', rAldeDezimala:0:5, ' gradu');

iGraduak := trunc(rAldeOsoa);
writeln('iGraduak = ', iGraduak, ' gradu');

rMinutuak := rAldeDezimala*60;
writeln('rMinutuak = ', rMinutuak:0:5, ' minutu');

rAldeOsoa := int(rMinutuak);
rAldeDezimala := frac(rMinutuak);

writeln('MINUTUAK--> ', rAldeOsoa:0:5, ' minutu + ', rAldeDezimala:0:5, ' minutu');

iMinutuak := trunc(rAldeOsoa);
writeln('iMinutuak = ', iMinutuak, ' minutu');
rSegundoak := rAldeDezimala*60;
writeln('rSegundoak = ', rSegundoak:0:5, ' segundo');

writeln;
writeln(rRadianak:0:5, ' radian = ', iGraduak, ' gradu ', iMinutuak, ' minutu ', rSegundoak:0:4, ' segundo');

writeln;
writeln ('=======================');
writeln ('RETURN sakatu amaitzeko');
write ('=======================');
readln;
end. { PROGRAMAREN BUKAERA }




Goiko adibide-programa hori enuntziatu honi dagokio, zure lana da exekutatzea eta bere irteera aztertzea (programak zer egiten duen ondo ulertzeko arreta berezia jarri emaitzen unitateetan). Ondoren, beste programa bat egizu rRadianak angelu-datua positiboa edo negatiboa denerako.



Aste honetan etxean egingo dituzuen ariketak hauek dira:











Hasita daukagun 3. astea | triangeluaren azalera ariketa honi aurre egingo diozue aste honetan, ariketa garrantzitsua da honako arrazoi hauengatik:

  1. Ezagutzen ditugun beste ariketa batzuetan oinarritzen delako

  2. Gainera, eGela bitartez bidaltzea eskatuko dizuedalako: guztiz orokorra ez den ariketa hau abiapuntuz harturik, bere hedapena den 3. astea | edozein triangeluren azalera ariketa eskatuko dudalako. Programaren entrega egiteko Etxekolana: Edozein triangeluren azalera zeregina sortu dut



 

3. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 3. astea (2023/02/07) laborategi/mintegian egindakoa





  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:


    • Martin Zorrozua, Gaizka  

    • Zubiaurre PeƱalba, Antxon  









  • 3. asteko praktika honetan bi eratako ariketak eta kontzeptuak nahastu dira, orain artean ikusitako/aipatutako ariketak eta berriago diren ariketak:





    • 3. astea (laborategia)  |  [ikusitako ariketa ezagunak]








    • 3. astea (laborategia)  |  [ariketa berriak]







  • 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketaren enuntziatua zertan den ikusi dugu laborategian, ariketa honek segida izango du eta bere entrega eskatuko dut. Programa honi hobekuntza bat gehitu (A puntua eta B puntua lotzen dituen AB lerroa edozein izan daiteke) eta EdozeinTriangelurenAzalera.pas programa bidali beharko didazue eGela bitartez (zehaztasunak hemen: 3. astea | edozein triangeluren azalera). 



 



15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...