errepikakorrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
errepikakorrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

7. astea | Taylor (angelu txikiekin eta programa monolitikoan)

Ariketa hau egiteko, hasi hemendik (faktorialak) eta hemendik (berreturak).











Zero bertsioa











Angelu baten kosinua Taylor-ren arabera honela kalkula daiteke:




Non x radianetan emanikiko angelua den.





Programa bat idatzi kosinua kalkulatuko duena aurreko segidaren N batugai erabiliz. Batugaien N kopurua ez da ezaguna, batugaiak aintzat hartuko dira azken batugaiaren balio absolutua 0.00001 baino txikiagoa izan arte (doikuntza hori teklatuaren bitartez emango du programaren erabiltzaileak).




Kasu honetan, eta zero bertsioa delako, den-dena programa nagusian egingo duzue. Hurrengo bertsioetan azpiprogramak erabiliz programazioa hobetuko duzue. Hauxe izan daiteke programa horren irteera bat:









Algoritmoa:



  1. Erabiliko den rEpsilon prezisioa teklatuz irakurri

  2. Lehenego koadranteko rAng angelua graduetan, teklatuz irakurri

  3. Lehenego koadranteko rAng angelua radianetara igaro rX lortuz

  4. rX angeluari dagokion rKos kosinua lortu Taylor bitartez

  5. Taylor bitartez lortu den rKos emaitza eta cos(rX) balioa pantailan erakutsi eta bi balioak elkar alderatu



 

2023(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

6. astea | Fibonacci zenbakiak

Ariketa:




Teklatuaren bitartez N kopuru oso bat irakurri eta Fibonacci-ren lehen N zenbakiak pantailaratu. Fibonacci-ren lehen zenbakia 0 da, Fibonacci-ren bigarren zenbakia 1 da, eta hirugarren zenbakia lortzeko aurreko biak batuko dira, horregatik Fibonacci-ren hirugarren zenbakia 1 da, laugarren zenbakia 2 izango da, bosgarrena 3, ... 


Beraz, Fibonacci-ren sekuentzia honako hau da:



0, 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, 34, 55, 89, ...



Programaren exekuzio batean N kopurua 9 balitz, bere irteera  0, 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, izango litzateke.










Fibonacci-ren sekuentziako bi zenbaki hartuz eta zatiketa eginez, urrezko zenbakia edo jainkozko proportzioa edo urrezko proportzioa edo zerutiar zenbakia lortzen da:








Leonardo Pisano, Fibonacci, ezagutzeko artikulu bat "Fibonacci, el matemático que se puso a contar conejos y descubrió la secuencia divina" eta hemen Fibonacci-ren sekuentziaren adibide bat naturan:













Eskatzen den lehen programa



Goiko azalpenean egiten den bezala, Fibonacci zenbakien iZenbat kopurua teklatuz irakurri eta FOR-DO egitura erabiliz ondoko taula pantailaratu, programan errepikatzen den prozesua hauxe dela:
   for k:=3 to iZenbat do
begin
iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ;
iIndizea := iIndizea + 1 ;
writeln(iIndizea:15, iFibo3:15, 1.0*iFibo3/iFibo2:25:7) ;

iFibo1 := iFibo2 ;
iFibo2 := iFibo3 ;
end ;

Lehen programaren irteera hau izan dadila:















Eskatzen den bigarren programa



Ez da Fibonacci zenbakien sekuentzia pantailaratuko. Bigarren programan iMuga teklatuz irakurri eta 0-tik hasita zenbat Fibonacci zenbaki dauden kalkulatu beharko da. Horretarako, ezin da FOR-DO erabili eta gomendatzen da WHILE-DO egitura erabiltzea, programan errepikatzen den prozesua hauxe da non bilatzen dugun emaitza iFiboKopuru den:
   iFibo1 := 0 ;
iFibo2 := 1 ;
iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ;

while iFibo3 <= iMuga do
begin
iFibo1 := iFibo2 ;
iFibo2 := iFibo3 ;
iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ;
iFiboKopuru := iFiboKopuru + 1 ;
end ;


Bigarren programaren irteera hau izan dadila, ikusi kalkuluak errepikatzen direla e edo E erantzuten den bitartean eta irteera gauzatzen da b edo B erantzutean:







 

2023(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

4. astea | FOR-DO: Irudi geometrikoak marrazten

4. astea | FOR-DO bat beste FOR-DO baten barruan artikulua gogoratuz, laborategi saiorako ariketa hau prestatu:


iZenbakia aldagaian 0 eta 9 arteko kopuru bat teklatuz irakurri. Jasotako zenbakiaren araberako ondoko irudiak marraztu FOR-DO agindua erabiliz:






Hauxe da ForHirukiakMarrazten.exe programa exekutagarria.



4. astea | FOR-DO: Berreturen batukariak

Oinarria eta berretzailea kopuru osoak eta positiboak teklatuaren bitartez jaso ondoren, berretura kalkulatzen duen programa hau Berreketa.pas aztertu.



Aurreko programa aintzat harturik eta FOR-DO agindu errepikakorra ezagutzen duzula hurrengo bi ariketak egin.



TaylorPrestatzen3.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehazten duen balioa teklatuz irakurriz eta iZbk oinarria teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela. Ziurtatu ere iZbk kopuru osoa eta positiboa dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:



liBatukaria = iZbk0 + iZbk2 + iZbk4 + ... + iZbkiZenbat




Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen3.exe programa aztertu:








TaylorPrestatzen4.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz eta iZbk oinarria teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela. Ziurtatu ere iZbk kopuru osoa eta positiboa dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = iZbk0 - iZbk2 + iZbk4 - ... (+/-) iZbkiZenbat




Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen4.exe programa aztertu:



4. astea | FOR-DO: Faktorialen batukariak

iZbk zenbaki oso eta positiboa teklatuaren bitartez jaso ondoren, iZbk zenbakiaren faktoriala kalkulatzen duen programa hau Faktoriala.pas aztertu.




Aurreko programa aintzat harturik eta FOR-DO agindu errepikakorra ezagutzen duzula hurrengo bi ariketak egin.






TaylorPrestatzen1.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = 0! + 2! + 4! + ... + (iZenbat-2)! + iZenbat!





Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen1.exe programa aztertu:

Hemen daukazu...







TaylorPrestatzen2.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... - (iZenbat-2)! + iZenbat!



edo



liBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... + (iZenbat-2)! - iZenbat! 




Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen2.exe programa aztertu:




 


15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...