4. astea (2023/02/14) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:
- Martin Zorrozua, Gaizka
- Ureta Uranga, Ander asteazkenean etortzekoa da
- Etxerako bidalita dagoen menuaren ariketa hau egin dugu. Horretarako, 3. astea | CASE-OF aginduaren adibidea eta kontradibidea artikulua gogoratu eta CASE-OF egitura erabiliz CASE_MenuaZenbakiz.pas iturburu-programa idatzi dugu (hemen CASE_MenuaZenbakiz.exe programa exekutagarria), non menuaren hiru aukerak hauek diren:
- Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikulua begiratuz ezagutzen ditugun funtzioak gogoratu ditugu: abs, sin, cos, arcsin, arccos, arctan , sqrt, round, trunc, frac eta int
- Proiektuaren blogeko 8. Ariketa: errepikapen kopuru ezaguna (I) artikuluan proposatzen den (I) adibidea ikusi dugu. Hori dela eta, randomize prozedura eta random(iZbk) funtzioa ezagutu behar dira (horretarako ikusi Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (I) adibidea)
- FOR-TO-DO agindu errepikakorra erabiliz 4. astea | Errusiar Biderketaren Metodoa prestatzen ariketa programatu dugu, zuek azken ukituak eman eta AUTOEBALUAZIO zeregin honi erantzun ezazue
- Datorrren asteko kontrolean ariketa geometriko bat izan daitekeenez 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketa berriro ikusi dugu eta 3. astea | edozein triangeluaren azalera izeneko ariketa ikusitzat eman dugu
- Aurreko programa bukatu ondoren 3. astea | triangeluaren hirugarren erpina ariketa egitea erraza izango da (eskatzen den bakarra da enuntziatua irakurtzea eta algoritmoa ulertzea)
- rX zenbaki erreala izanik, eta iY zenbaki osoa izanik, jakingo zenuke rXiY berretura kalkulatzen? Etxerako lana da
- Eta iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurririk, jakingo zenuke liFaktoriala=iZbk! faktoriala kalkulatzen? Etxerako lana ere
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina