14. astea (2023/05/02) etxean egitekoa
- Funtsezkoena une honetan: datorren asteko kontrola prestatzea. Hori dela eta, hauek begiratu:
- Proiektuan eskatzen dena (zure proiektua birpasa ezazu eta bermatu ondo kontrolatzen duzula)
- 15. asteko kontrola prestatzeko, proiektuaren 9. aukerako adibide hau ikus eta ikas ezazu 2023koProiektua9AukerarenAdibidea.zip (9. aukerako azken ariketaren helburua fitxategi bat ordenatzea da, dagokion "LiburutegiaSailkatu" prozedura ez ikasi).
Hona hemen proiektuaren 9. aukerako zereginak: - Gehiketa: liburu berri bat fitxategiaren bukaeran gorde
- Txerketa: posizio jakin batean liburu bat txertatu (array laguntzailea), txertaketaren posizioa ezaguna teklatuz irakurtzen delako
- Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (array laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
- Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (fitxategi laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
- Fitxategi bat banatu: liburutegik abiatuta lortu "maileguan" fitxategia eta "mailegugabeak" fitxategia
- Bi fitxategi batu: "maileguan" eta "mailegugabeak" fitxategietatik abiatuta fitxategi berrantolatu bakarra lortu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina