antolaketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
antolaketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Zereginak nola entregatu eGela bitartez

Etxerako lan bat bidaltzen denean, horren berri eGela plataforman jasoko du ikasleak.




eGela plataformaren bitartez programa bat bidaliko denean Zeregina delako kontzeptuaren bitartez egingo da, horrek ahalbidetzen dio ikasleari erantzutea enuntziatuari eGela barrutik. Ikusi ondoko irudia:






 

Konpiladorearen ingurunea

Konpiladorea instalatzean eta new source file bitartez programa berri irekitzean ondoko kode hau eskainiko digu:


UNIT NireUnitatea;
INTERFACE

IMPLEMENTATION
BEGIN

END. { UNITATEAREN BUKAERA }


Aurreko kode horrek balio du unitate bat programatzeko, baina guk ez ditugu unitateak garatuko programak baizik. Horregatik, kode hori aldatzea komeni zaigu. Hau da, konpiladorearen ingurunea gure behar izanetara egokitzea komeni zaigu.





Konpiladorearen ingurunea zure beharretara antola dezakezu. Hona hemen zure etxeko ordenagailuan zer idatz dezakezun eta non idatzi behar duzun:






options > environment options > misc.




{-----------------------------------------------------------
Ikaslea:
Taldea: 31
Azpitaldea: S1-GO1
Ariketa (fitxategiaren izena: XXXXX.PAS):
Deskribapen laburra:
Saioaren data:
-----------------------------------------------------------}
PROGRAM ProgramarenIzena;

{-----------------------------------------------------------
Aurrerago ikasiko ditugun azpiprogramak hemen idatzi
behar dira, adibidez honelako zerbait:

FUNCTION TangenteaKalkulatu(rAngelu: Real): Real;
BEGIN

END;
-----------------------------------------------------------}

BEGIN

WriteLn;
WriteLn('=======================');
WriteLn('RETURN sakatu amaitzeko');
WriteLn('=======================');
ReadLn;
END. { PROGRAMAREN BUKAERA }


 


Datuak garbitu Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, komeni zaizu ezabatzea arakatzailean (nabigatzailean) geratu diren zure datu pribatuak. Horretarako, eta Firefox erabiltzen ari bazara, tekla konbinazio hau sakatu:




Honako hau agertuko zaizu:




Ikusi bestelako tekla konbinazioak https://support.mozilla.org/en-US/kb/keyboard-shortcuts-perform-firefox-tasks-quickly Firefox arakatzailearekin lan egiteko lagungarriak izan daitezkeenak.

 

Leiho pribatua Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, modu pribatuan nabigatzea komeniko zaizu gehienetan. Jakin ezazu nabigatze pribatua ahalmena eskaintzen digula Firefox arakatzaileak. Horretarako, joan Firefox nabigatzailearen menura eta bertan Leiho pribatua izeneko ikonoak sakatu:





 

Mac sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Jakina denez Dev-Pascal konpiladoreak Windows sistemara eragileko ordenadoretarako balio du. Mac ordenadoreen sistema eragilea OS-X da eta ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, Mac ordenadoreen erabiltzaileei Geany ingurunea gomendatzen zaie.



Instalazioak hiru urrats ditu:


  1. xcode instalatu.

  2. fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu.

  3. Geany ingurunea instalatu.




1.



Lehenengo xcode instalatu behar da fpc konpiladorea eta OS-X sistema konpatibleak izan daitezan. Horretarako, terminala ireki (Aplicaciones > Utilidades > Terminal), eta honako hiru urrats hauek jarraitu behar dira:


1-A    xcode-select --install komandoa exekutatu.

1-B    “Install” aukeratu.

1-C    Instalazioa amaitzean terminala itxi.







2.



Behin xcode instalatuta dagoela, fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu ahalko da. Horretarako dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin








3.



fpc instalatuta dago, eta beraz gure ordenagailua gai da Pascal konpilatzeko, baina IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu programak editatu eta terminala erabili gabe konpilatu ahal izateko. Geany erabiliko dugu, baina mota horretako beste edozein ingurune erabil daiteke ere (adibidez

Lightweight edo Gladiator). Hona hemen Geany ingurunea deskargatzeko webgunea:











Mac sistemak: Windows birtualizatu Dev-Pascal erabiltzeko

Jakina denez Dev-Pascal konpiladoreak Windows sistemara eragileko ordenadoretarako balio du. Mac ordenadoreen sistema eragilea OS-X da eta ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, gomendatzen da Windows sistemaren birtualizazio bat egitea Mac ordenadorean.

Windows sistema birtualizatzeko bi elementu behar dira. Batetik, birtualizazio softwarea (VirtualBox adibidez). Eta bestetik, interesatzen zaigun sistema eragilea duen makina birtual bat, Windows sistema eragilea gure kasuan.



Gure Mac ordenadorea birtualizatzeko urratsak:

1.

VirtualBox orrira joan eta birtualizazio plataforma jeitsi, honi makina birtualaren player programa esaten zaio:


Makina birtualaren player programa Mac ordenadorean instalatu.


2.
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailaren orri Unibertsitateko EHUbox zerbitzura joan eta irisbide honi esker DISAXPVM - VirtualBox.zip makina birtuala jeitsi, zip fitxategi trinko hori nahiko handia da (1,1 Gb).






Jeitsitako DISAXPVM - VirtualBox.zip fitxategia destrinkotu eta DISAXPVM_Dev-Pas.vbox izeneko fitxategia exekutatu. Ondoko irudian erakusten den leiho bat irekiko da eta makina birtuala piztea besterik ez da faltako:









3.


Azken urratsa makina birtuala konfiguratzea da. Helburua ondoko irudian erakusten dugu, bertan makina birtuala abian ari da eta bi sistemak (Windows eta Mac) ikusten dira:




Pascal programak Windows sisteman garatu eta exekutatuko ditugu, baina gure programen fitxategiak Mac sisteman gordetzea nahi baldin badugu karpeta bat konfiguratuko dugu elkarbanatua izan dadin Mac eta Windows sistemetan. Honelaxe egiten da, bi bide daude.


Bat, aurreko irudian ikusten den karpeta itxurako ikonoan sakatu eta Shared Folders Settings... izeneko estekan klikatu. Bi, makina birtualen kudeatzailera joan eta Ezarpenak (1) ikonoan sakatu ondoren Elkarbanatutako Agiritegiak (2) ikonoan klikatu, jarraian erakusten den irudian bezala:




Bi bidetatik edozein aukeraturik ondoko leihoa irekiko zaigu, eta bertan gure Mac sisteman daukagun karpeta bat aukeratuko dugu, adibidean .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta hautatu izan da eta gero Windows sisteman karpeta horri dagokion Z sare-konexio berri bat sortu beharko dugu. Irudi honetan .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta nola hautatzen den ikusten da:








Windows sisteman sare-konexioa sortzen. Menua erabiliz Mi PC > Herramientas > Conectar a unidad de red ... aukera hautatu eta irekiko den lehio berrian aurreko .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta elkartu. Hona hemen irudi bi:



 







Emaitza ondoko irudian erakusten da, non karpeta biak parez-pare jarri diren: Windows sistemaren Z sare-konexioa ezkerrean eta Mac sistemaren VirtualBoxKarpeta eskuinean. Edukiontzi biren informazioa bera da:







Ordutegia

Ikasturteko egutegi akademikoa hau izanik, hona hemen gure ordutegia:










31. TALDEA
(1. azpitaldea)
Tutoretzak Laborategia
(1. azpitaldea)
Mintegia
(1. azpitaldea)
Ordutegia

      Astelehena                Ostirala


11:00-14:00, 16:00-17:00      16:00-17:00


Asteartea


12:00-14:00


Asteartea


12:00-14:00

Tokia

nire bulegoa P3B66


P0B18I


P0B18I

Asteak

Eskolen arabera

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15


2, 3, 5, 7, 8, 9, 10, 12, 14


1, 4, 6, 11, 13, 15



15 aste


9 aste


6 aste






Laborategiaren eta mintegiaren ebaluaketarako hiru kontrol egingo dira (bat proiektuari lotutakoa). Hiru kontrolak konputagailuaren aurrean burutuko dira, hona hemen kontrolen datak:


  1. Lehen kontrola 5. astean (2023/02/21) izango da.

  2. Bigarren kontrola 10. astean (2023/03/28) izango da.

  3. Hirugarren kontrola 15. astean (2023/05/09) bakarkako ariketa proiektuari buruz.



 

Egutegia










 

Ikasle-zerrenda

   25 ikasle guztira
-----------------
1 Agirre Olaeta, Danel
2 Amorrortu Perez, Iraide
3 Aranguiz Tobajas, Alain
4 Arroitajauregui Elguea, Alex
5 Auzmendi Berzosa, Uxue
6 Barañano Arrizabalaga, Izaro
7 Berasategui Garro, Arantza
8 Calvo Gaztañaga, Eñaut
9 Eguren Guereñu, Irati
10 Garabieta Urbistondo, Aitor
11 Garay Berganza, Xabier
12 García Castezubi, Naroa
13 González Belategui, Jon
14 Lecube Blanco, Marta
15 Martin Zorrozua, Gaizka
16 Mínguez Laiseca, Jon
17 Mondragon Sagarna, Olaia
18 Nogueira Alonso, Maider
19 Ochoa Espiña, Asier
20 Pildain Aranguren, Anartz
21 Prieto Sarria, Izaro
22 Roman Payas, Maialen
23 Sololuze Zubiate, Unax
24 Ureta Uranga, Ander
25 Zubiaurre Peñalba, Antxon




15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...