2023(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

2. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 2. astea (2023/01/31) laborategi/mintegian egindakoa






  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:


    • Martin Zorrozua, Gaizka

    • Zubiaurre Peñalba, Antxon





  • 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko programa egina duzue, eta gaurkoan kontzeptu hauek birpasatu ditugu:
    • Konstanteak eta aldagaiak

    • Zatiketa erreala (/)

    • Zenbaki errealen adierazpen zientifikoa





  • 2. astea | triangelu berezi baten azalera izeneko programa egin dugu. Bide batez ondokoak ikusi ditugu:


    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu

    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);

    • Zenbaki errealen formatua WriteLn(rAzalera:m:n);

    • ABS funtzio estandarra erabil daiteke triangeluaren oinarria beti positiboa izan dadin

    • Zatiketa erreala (/)





  • 2. astea | kopuru handiegiak izeneko programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:


    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu

    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);

    • Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);

    • SQR funtzio estandarra: zenbaki bat onartzen duen funtzioa da, eta datua den zenbaki horri dagokion karratua itzultzen du

    • Datu-moten mugak (INTEGER eta LONGINT)

    • MAXINT konstantea eta MAXLONGINT konstantea







  • 2. astea | kartesiar-polar izeneko programa egin dugu baina rAng emaitza radianetan emanik (aurrerago ikasiko dugu radianak gradu-minutu-segundo moduan nola pantailaratu). Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:


    • Sqrt() funtzio estandarra
    • ArcTan() funtzio estandarra

    • Radianetan emandako angelu bat gradu-minutu-segundo moduan pantailan erakusteko, teoriako klasean aipatutako Trunc() eta  Frac() funtzio estandarrak erabili beharko dituzue








HAU EGIN GABE GERATU DA 



  • 2. astea | zenbakia pantailaren erdian izeneko programa ez dugu egin baina aurrekoen bezalakoa da. Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira


    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu

    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);

    • Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);

    • Zatiketa osoa (DIV)




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...