1. astea (2023/01/24) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:
- Gaizka Martin
- Antxon Zubiaurre
- Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu
- Makina digitalen egitura aipatu dugu:
- Hardwarea
- Sistema eragilea
- Aplikazioak
- Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
- https://informatika-2022-23-azp1.blogspot.com/ bloga erabiliko dugula berretsi dugu eta bertako artikuluak gainetik begiratu ditugu
- eGela web zerbitzuan sartu gara, eta aipatu dugu Dev-Pascal konpiladorea bertatik jaso daitekeela etxeko ordenagailuetan instalatzeko (ahalik eta lasterren egitea komeni zaizu)
- Laborategian ez dugu egin, baina eGela gela birtualera sartu eta Partaideak estekaren bitartez gelako kideak ezagutu ahalko dituzu
- Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
- Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
- DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
- ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz
- Laborategiko ordenagailuetan konpiladorearen aplikazioa non dagoen (zein karpetatan) ikusi dugu:
- Bere laburbide bat mahaigainean sortu dugu
- PAS luzapeneko fitxategiak konpiladorearekin irekitzea ezarri dugu
- Programa bat egiteko eman beharreko 3 urratsak Editatu>Konpilatu>Exekutatu aipatu dut, horrekin batera Konpiladorearen ingurunea ikusi dugu
- Klasiko bat den 1. astea | Kaixo mundua! programa egin ondoren, bere parekoa den 1. astea | pantailaren zabalera izeneko programa zuk egitea eskatzen zaizu
- Etxerako lana : Konstanteekin lan eginez, proiektuaren https://informatika--2022-23--proiektua.blogspot.com/ blogeko bi ariketa hauek aztertu, iturburu-kodeak ematen dira:
- 1. Ariketa: datuak pantailan idatzi (I)
- 2. Ariketa: datuak pantailan idatzi (II) (programa beraren bi bertsioa)
- Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatuta LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa programa ezazu baina zenbaki errealekin (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi)
- Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko ariketa programatzeko gai zara, aurreko LaukizuzenarenAzalera programaren bezalakoa baita
- Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | zeruertza kilometroetan izeneko artikulutik abiatuta, zenbaki errealak lantzen dituen programa hori aztertu eta identifikatu zuretzat, une honetan, berriak diren elementuak
- Etxerako lana : Ikusi den 1. astea | zeruertza kilometroetan ariketa hedatuz, datuak eta emaitzak hirukoiztea eskatzen da 1. astea | hiru mendietatik zeruertza kilometroetan ariketan, aldagaien deklarazioa:
var
rAltuera_1, rDistantzia_1 : real ;
rAltuera_2, rDistantzia_2 : real ;
rAltuera_3, rDistantzia_3 : real ;
- Saio bakoitzeko bidalketa bat artikulua gogoratuz, laborategiko lan-saioaren bukaera aldera, ikasle bakoitzak bere programak bidaliko ditu eGela plataformaren bitartez. Gaurko egunean 1. saioan egindako programak izeneko zereginari ekin
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina