- Kontrolaren bidalketaren bitartez zerrenda pasatu dugu. Azterketarik bidali ez dutenak:
- Gaizka Martin Zorrozua
- Maider Nogueira Alonso
- Antxon Zubiaurre Peñalba
- Unitateak gaia azaldu dugu
Proiektuaren programa gehi proiektuari lotutako hirugarren kontrolak honako hau balio dute: 0,5 + 1,0 = 1,5 puntu.
Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua) | ||
Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar. 15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
| %66a | 1,0 puntu |
Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa). Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina. | %33a | 0,5 puntu |
Proiektuarekin lotutako hasierako informazioa hau da:
Udaberriko oporraldira joan aurretik, apirilaren 11ko laborategi egunean, irakasleak proiektuaren enuntziatua azaldu zuen eta erabiliko diren unitateei dagozkien interfazeen deskribapenak egin zituen (baliabideak lau direnez datu_mota, biblioteka, erabiltzaile eta top10 unitateak azaldu ziren).
Ondoren, bide hau ireki zen:
Hirugarren munarrian entregatu duzuen lanaren gaineko azterketa bat pasatu beharko duzue 15. asteko praktika egunean (maiatzaren 9an). Lantaldearen kide bakoitzak froga bera egin beharko du bakarka, ordenagailuaren aurrean garatutako proiektuaren gaineko ariketa bat izango da.
Goiko irudian proiektuaren urratsak erakusten badira, hurrengo irudi honetan urrats bakoitzean zer entregatuko duzuen erakusten da:
Guzti honetatik 1,0 + 0,5 = 1,5 puntu ateratzen dira:
Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua) | ||
Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar. 15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
| %66a | 1,0 puntu |
Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa). Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina. | %33a | 0,5 puntu |
Ikasketa prozesuan ikasleak ariketa laburrak egin beharko ditu kontzeptu zehatz bat edo beste ikaste aldera. Baina, azken azterketa, bilduma bat delako, ariketa handia izango da. Horregatik, komenigarria da azken azterketaren neurriko proiektu bat urratsez urrats ikasturtearen zehar garatzea.
Proiektua mintegiko (12+24 orduak) eskolekin lotuta dago, batez ere gelaz kanpoko 24 orduekin lotuta dago.
Proiektua bideratzeko Informatika ☆ 2022-23 | proiektua izeneko bloga erabiliko dugu, non 2021-22 ikasturteko azterketa baten gaineko ariketak erakusten diren. Liburutegi kasu bat aitzakiz hartuz, datuen multzoak prozesatzea izango da proiektuaren helburua.
Proiektuaren garapenaren urrats bakoitzean, ikasleak argi beharko du izan zer da dagoeneko dakiena eta zer ikasiko duen urrats horretan. Urrats bakoitzaren hasieran, adibidez, honelako informazioa jasoko du ikasleak:
| ZER DAKIDAN: Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten. ZER IKASIKO DUDAN: ReadLn prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. |
Azkeneko laborategi egunean, maiatzaren 9an, proiektua gaitzat harturik ikasleak azterketa bat pasatu beharko du.
Kontrola prestatzeko ariketa esanguratsuak:
15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...