2022(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Saio bakoitzeko bidalketa bat

Ez dirudi horrelakorik gertatuko denik; baina osasun-larrialdiagatik etxeratzeko agindurik jasoko bagenu, ona litzateke guztiontzat laborategian egindakoren lana gordeta edukitzea. Horregatik, jarraian deskribatzen den ohitura hau hartuko du ikasleak.



Laborategiko lan-saioaren bukaera aldera, ikasle bakoitzak, bakarka, bere programak bidaliko ditu eGela plataformaren bitartez. Norberaren lan partikularrak ikasleak nola entregatuko dituen ondoko irudietan azaltzen da:



Saio bakoitzean irudiko zeregin bat agertuko da laborategian egidakoa bidaltzeko



Bidalketaren aukera klaseko orduarekin batera bukatuko da



Kritikoa ez den arren, fitxategiak izendatzerakoan logika bati lotzea komeniagarria izan daiteke



Lan-saio bakoitzeko bidalketak ikasleak burutu duen jardueraren egiaztagiriak direnez, behar izanez gero (adibidez, konfinamendu zorrotz bat gertatuko balitz) bildalketa horiek ikaslearen kalifikaziorako erabili ahal izango dira. Bestela, eskola presentzialen egoera normal batean, irakasgaiaren ebaluazioa egiteko ikaskuntza-gidan jasota dagoena aplikatuko da (ikus, Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua).


 

Zereginak nola entregatu eGela bitartez

Etxerako lan bat bidaltzen denean, horren berri eGela plataforman jasoko du ikasleak.




eGela plataformaren bitartez programa bat bidaliko denean Zeregina delako kontzeptuaren bitartez egingo da, horrek ahalbidetzen dio ikasleari erantzutea enuntziatuari eGela barrutik. Ikusi ondoko irudia:






 

Konpiladorearen ingurunea

Konpiladorea instalatzean eta new source file bitartez programa berri irekitzean ondoko kode hau eskainiko digu:


UNIT NireUnitatea;
INTERFACE

IMPLEMENTATION
BEGIN

END. { UNITATEAREN BUKAERA }


Aurreko kode horrek balio du unitate bat programatzeko, baina guk ez ditugu unitateak garatuko programak baizik. Horregatik, kode hori aldatzea komeni zaigu. Hau da, konpiladorearen ingurunea gure behar izanetara egokitzea komeni zaigu.





Konpiladorearen ingurunea zure beharretara antola dezakezu. Hona hemen zure etxeko ordenagailuan zer idatz dezakezun eta non idatzi behar duzun:






options > environment options > misc.




{-----------------------------------------------------------
Ikaslea:
Taldea: 31
Azpitaldea: S1-GO1
Ariketa (fitxategiaren izena: XXXXX.PAS):
Deskribapen laburra:
Saioaren data:
-----------------------------------------------------------}
PROGRAM ProgramarenIzena;

{-----------------------------------------------------------
Aurrerago ikasiko ditugun azpiprogramak hemen idatzi
behar dira, adibidez honelako zerbait:

FUNCTION TangenteaKalkulatu(rAngelu: Real): Real;
BEGIN

END;
-----------------------------------------------------------}

BEGIN

WriteLn;
WriteLn('=======================');
WriteLn('RETURN sakatu amaitzeko');
WriteLn('=======================');
ReadLn;
END. { PROGRAMAREN BUKAERA }


 


Editatu > Konpilatu > Exekutatu

Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bat erakusten da:





1  programa idazteko editorea abian jarri eta .pas luzapena duen fitxategia lortu





2  programa konpilatu eta .exe luzapena duen fitxategia lortu





3  .exe luzapena duen fitxategia exekutatu








Adibidez: sinuaren kurba marraztu
Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten ariketaren enuntziatua ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:








31. taldea: 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20, 2020-21 eta 2021-22ko emaitzak

2013-14 ikasturtearen eta 2021-22 ikasturtearen artean, Informatika irakasgaian 31. taldeko emaitza orokorrak (maiatzako notak eta uztaileko notak kontutan harturik) ondoko hauek dira:



31. taldearen urtez urteko errendimendu-tasa (aprobatuak/matrikulatuak) maiatzeko eta uztaileko deialdien ondoren


Goiko irudian eskaintzen den zortzi ikasturteko informazioa osatzeko, jarraian datuen batezbestekoa eta desbideratze estandarra kalkulatuko ditugu.






Batezkestekoak: 



AprobatuenBatezbestekoa = %50,8                   SuspendituenBatezbestekoa = %49,2






Desbideratze estandarrak: 




AprobDesbideratzeEstand. = %10,2                   SuspenDesbideratzeEstand. = %10,2










 


Datuak garbitu Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, komeni zaizu ezabatzea arakatzailean (nabigatzailean) geratu diren zure datu pribatuak. Horretarako, eta Firefox erabiltzen ari bazara, tekla konbinazio hau sakatu:




Honako hau agertuko zaizu:




Ikusi bestelako tekla konbinazioak https://support.mozilla.org/en-US/kb/keyboard-shortcuts-perform-firefox-tasks-quickly Firefox arakatzailearekin lan egiteko lagungarriak izan daitezkeenak.

 

Leiho pribatua Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, modu pribatuan nabigatzea komeniko zaizu gehienetan. Jakin ezazu nabigatze pribatua ahalmena eskaintzen digula Firefox arakatzaileak. Horretarako, joan Firefox nabigatzailearen menura eta bertan Leiho pribatua izeneko ikonoak sakatu:





 

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

15. astea (2023/05/09) laborategi/mintegian egindakoa 25 ikasleetatik 17 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren ko...